XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(4) Biek korrika zijoazen, baña beste ikasle ura, Pedro bañon ariñagoa, leenik iritxi zan, aurrea artuta.

(5) Makurtuta, paxak lurrean ikusi zitun, bañan ez zan sartu.

(6) Iritxi zan Pedro ere atzetik, sartu zan, eta paxak lurrean ikusi zitun, (7) baita aurpegi-zapia ere; au paxakin ez-baña aparte bilduta zegon.

(8) Ordun, il-obira leenbizi iritxi zan ikaslea ere sartu zan, eta ikusi ta siñistu egin zun.

(9) Izan ere etzituten ulertu Idatziak; illen artetik piztekoa zala.

(10) Ikasleak atzera etxera itzuli ziran.

Mari Madalen'i agertu

(11) Ala ere Mari, ill-obi ondoan gelditu zan negarrez.

Negarrez makurtu zan obira; ta bi Aingeru ikusi zitun zuriz jantziak, (12) Jesus egon-tokian eserita, bata buru aldean, bestea oñetan.

(13) Emakume, esan zitoen, zeri negar egiten diozu?

- Jauna eraman didate, erantzun zien, eta ez dakit nun ipiñi duten.

(14) Au esanda, itzulirik, Jesus ikusi zun bertan zutik, bañan ez zan konturatu Ua zanik.

(15) Zer dezu negarrez, esan zion Jesus'ek; zeñen billa zabiltza?

- Jauna, esan zion, baratza-zaia zalakoan, zuk aldatu ba'dezu, esaidazu nun jarri dezun, eta joango naiz jasotzera.

(16) Mari! esan zion Jesus'ek.

Ark ezagututa Raboni! esan zion hebreoz, au da, Irakasle.

(17) Ez Ni ikutu esan zion Jesus'ek, oraindik ez bainaiz igo Aitagana.

Baña zoaz nere anaien billa, ta esaiezu: ba-noa nere ta zuen Aitagana, nere Jainko ta zuen Jainkoagana.

(18) Mari Madalen joan zan, bada, Jauna ikusi zula ta zer esan zion ikasleai esatera.

Ikasleai agertu

(19) Arratsalde berean, astearen leenean, ikasleak bildurik zeudela ta ateak, juduen bildurrez itxirik zeuzkatela, Jesus, etorrita erdian jarri zitzaien, ta: Pakea zuei, esan zien.

(20) Au esatean, eskuak eta saietsa erakutsi zizkien.

Poztu ziran ikasleak, Jauna ikusita.